Argazkia
Argazkia


Izan Ginena

Agirre, Companys

Erlantz Urtasun
Kaixo, maitia!
Kavafis olerkariaren hitzak tun, Carles Ribak itzuli, haiekin bertsio bat-edo egin eta Lluis Llach miresgarriak guretako hurbil bilakatu: «Bon viatge per als guerrers que al seu poble són fidels […] i malgrat llur vell combat tinguin plaer dels cossos més amants».
1937ko ekainaren 17a. Bilbon Steer kazetari ingelesa dun: «Las seis. Otro bombardeo de dos horas sobre Bilbao; una hora de ataque de infantería, rechazado. Fue terrible, 10.000 proyectiles más, otro asalto de infantería que falla. La radio fascista dice: Hemos hecho montones de cadáveres. Caen 20.000 granadas más… Tropas vascas resisten todavía […] Anochece. La flor de la infantería nacionalista vasca marcha al esfuerzo final: Los batallones ‘Kirikiño’, ‘Itxasalde’ e ‘Itxarkundia’, en la historia de la Libertad vivirán siempre». Nafar bozei esker Madrilerako hautetsi eta Minoria Vasco-Navarraren buru izendatu zinaten, Euskalerriko Alkateen Batzordearena ere bai.
Steer kazetariaren testigantzan euskal lehendakaria frankisten aurka ari hunan. Ekainaren amaieran, Santanderreko mugan: «Estoy con las tropas vascas al límite de Euzkadi, admiro nuestro pueblo, cuyo espíritu no será jamás vencido. Al salir de Euzkadi, protesto ante el mundo por privarnos de nuestra patria en pleno siglo XX […] ¿Tan grave es que un pueblo defienda su libertad?». Inoiz ez hunan Bizkaiarat itzuli. Abuztuan, Santoñan euskal armada desegitean, Lebaud abiadoreak Miarritzeraino eraman zinan. Kataluniarat joan hunan, baina frankistek konkistatu zinaten. Bereak omen tun 1939ko otsailaren 4ko hitz hauek: «Sale el presidente de Cataluña Companys al exilio. A su lado voy. Le prometí que en las últimas horas de su patria me tendría a su lado, y cumplí mi palabra».
Agirrek ama mutrikuarra zinan, aita bergararra. Lehendakariaren sorterria Bilbo bahunan ere, Bizkaiko bertze hiri bati, abiadura bizian erdalduntzen ari hunan eta 17.000 biztanle zinan Getxori, lotua azaltzen zaigunan. Getxoztartzat hartzen ahal dinagu, hitz batez. Bertan dun familiaren etxea, oraindik. Frankistek ez zinaten bota. Getxoko alkate bilbotar-gipuzkoarra ote, 1918ko udal hauteskundean abertzaleak nagusitu eta 1931n Agirre jauna alkate hautatu hunan. 1937ko ekainaren 15ean frankistek Getxo okupatu zinaten, Bilbo baino lehentxeago.
1940an Frantzia naziek okupatzerakoan, Agirre Belgikan hunan. Companys harrapatu, Francori oparitu eta Bartzelonan fusilatu zinaten. 1941eko urtarrilaren 6an Agirre Berlinerat joan hunan, izkutatzerat. Maiatzean Suedian hunan, abuztuan Brasilen eta abenduan New Yorken jaso zinaten. Bitartean, Irujok Euzko Kontseilu Nagusia sortu zinan Londresen, hiru ardatzekin: Euskadirako Konstituzio proiektua, asmo soberanistarekin; proiektu konfederala penintsularako, Galiza eta Kataluniarekin bilduz, eta han hunan Frantzia Libreko buruekin hartu-eman militarra zehaztu, euskal tropak berrantolatuz. 1942an Euzko Jaurlaritza New Yorken bildu hunan: Agirre, Aldasoro, Monzon, Aznar, Nardiz. AEBei gehiago lotu, errepublikazaleak batu, euskal kultura indartu eta 1945ean Galeuzca sinatu zinaten. Mundu Gerra amaitzean, Agirrek Londonerat jo eta Baionako ituna heldu hunan. Hor PSOEk ez omen zinan «euskal nazionalitatea» onartu. 1945ean Agirrek idatzi zinan: «Este año volveremos a nuestra patria».
1946ko abuztua, Baionan: «Que Nafarroa apruebe su unión voluntaria a la autonomía vasca». PSOEk sinatu zinan. Franco isolaturik, Espainian hitunan enbaxadak itxi zitinaten. Erbestean ekintzak antolatu hitunan: Iparraldean gudariak zain eta Hegoaldean sabotajeak ugaldu hitunan. 1947ko maiatzaren 1ean greba orokor arrakastatsua Hegoaldean. Agirrek amaiarazi zinan, errepresioagatik. Uztailaren 6an Francoren aldeko erreferenduma. Erbestetik abstentziorako deia zabaldu eta hori %75erat heldu hunan. 1951n greba orokorrerat deitu eta 250.000 langile gelditu hitunan. Errepresioa latza izan hunan. 1953an USAk Francori dirua eman zionan baseen truke eta Vaticanok Concordatoa sinatu zinan. Nazioarteko egoera aldatu hunan: Gerra Hotza. EKIN sortu eta 1959rako ETA. Euskalerrian eta erbestean eztabaida handiak izan hitunan.
1940an Frantzia naziek okupatzerakoan, Agirre Belgikan hunan. Companys harrapatu, Francori oparitu eta Bartzelonan fusilatu zinaten
1960ko martxoaren 22an gure lehendakari maitia, Jose Antonio Agirre Lekube, hil hunan. Iparraldean lurperatu zinaten, Lohizunen. Hegoaldean guraso abertzaleen seme ugarik bere izena jasotzen zinanean. Bihotzak huts egin zionan. Hilobiak apainduriko hilarri bat din buruan eta gurutze soil bat estalki nagusian. Bere hitzak erbestean: «Espainiak gure borondatea errespetatu behar du, eta gure borondatea zein den argi erakutsi dugu». Bi idazlan utzi zinan: Entre la libertad y la revolución 1930-1935 (1935) eta De Guernica a Nueva York pasando por Berlín (1944). Horrezaz gain hainbat lan tikiago, egunkaria eta bertze. Hagitz aipagarria dun, erraiterako, Euskal Herriaren historia idazteko saiakera New Yorken, zeren eta atalen bat amaitu baitzinan, Antso Azkarrarena kasu.

President nekazaria

Eta zer erran bertzeaz? Bai, laztana, bai, Lluis Companys. Katalana. Nekazari etxe batean jaio hunan, Lleidako Tarros herrian, 1883an. Beraz, Agirre baino hogeita bat urte lehenago. Ikasketak burutu eta legegizon sindikalista bilakatu hunan. Horren ondorioz espetxea ezagutu zinan lehendabiziko aldiz, anarkista batzuekin baterat. 1916an La Lucha izeneko egunkariaren zuzendari topatzen dinagu, lehendakaria ikastolatik atera berria hunalarik, eta urtebete geroago Bartzelonako zinegotzi hautatu hunan. 1931n Esquerra Republicana de Catalunya alderdia sortu zinan. ERC. Errepublika aldarrikatu hunan urtean Agirre Getxoko alkate izendatu zinaten eta Companys Bartzelonakoa, baita gobernari zibila ere. Generalitateko lehendakaria hunan berrogei urte bete baino lehen. Estatuan errepublikar eskuindarrak nagusitu hitunanean, 1934an, kudeatzen ari hunan autonomiaren ordez Kataluniako Estatua aldarrikatzea erabaki zinan, urriaren seian hain zuzen, eta horregatik espetxerat eraman zinaten. 1936an aske utzi eta lehendakari izendatu zinaten berriz ere.
Gerra galdu eta apika Agirreren laguntzaz Frantziarat ihes egin zinan, edota alderantziz. Alferrik halere. Lehendakariak baino zorte txarragoa izan baitzinan. Urtebete eskas igaro ondoren Gestapok atxilotu eta mugan frankisten eskuetan utzi zinaten. Bartzelonan fusilatu zinaten, 1940an. Harresietan balek sorturiko zuloak ikusten ahal tun oraindik, Montjuic izeneko gazteluan. Hil aurretik gauza bakarra eskatu omen zinan: Oinutsik hiltzea, bere oinek Kataluniako lurra ikutzeko… Eta horrela hil hunan.
Zer nahi dun, ene goxua, nahiz eta inoiz Itakaraino iritsi ez, «bon viatge per als guerrers que al seu poble son fidels […] trobin els camins des vells anhels, plens de ventures, plens de coneixences».