Gernika eta Richthofen bikotea

Ingo Niebel
«Heriotza Alemaniatik datorren maisua da» esaldia erabiltzen du Paul Celanek «Heriotza Alemaniatik datorren maisua da» esaldia erabiltzen du Paul Celan-ek Todesfuge (heriotzazko ihesa) olerkian nazien kontzentrazio esparruetan gertatu zena deskribatzeko. Alemaniarrek euren ghettoetan milioika lagun modurik ekonomikoenean sarraskitzeko modua aztertzen buru-belarri jardun baino lehen, euren militarrek euren arma eta taktika berriekin aritzeko aukera izan zuten.
1936ko «Euzkadi» autonomoaren aurkako gerra izan zen 1918tik unitate alemaniar bat helburu militar jakin bat lortzeko aritzen zen lehenengo aldia: Bilboren konkista izan zen. Gudaroste hark Legión Cóndor zuen izena. Alemaniarrek sortutako Iparraldeko kanpainaren bitartez 1937ko ekainaren 19an ez zen bizkaitar hiriburuaren konkista soilik amaitu, baita euskal libertateak ere, 1936ko estatutuan islatu zirenak.
Von Richthofenek uko egin zion Bilbo bonbardatzeko Molak etengabe egiten zizkion eskariei, bere logika militarraren barruan ez baitzegoen horren hiri garrantzitsua birrintzea.
Frontean zeuden gudari eta miliziarrek bezainbeste pairatu zuen hori guztia populazio zibilak. Erretagoardian alemaniarren erasoak jasan zituen. Horren bidez alemaniarrek, helburu militar antzeko bat lortzeaz gain, esperimentaziorako eremu bikaina izan zuten. Gernika da ezagunena, baina, egia esan, legionario alemaniarrek bonbardatu edo tirokatu zuten herri bakoitza zen erasotzaileentzat bere teknika berrian proba berri bat. Proba haietan parte hartu zuten bi Von Richthofenek. Frankok iparraldean lortutako garaipen estrategikoa Legión Cóndorri zor zion, oro har, baina zehazkiago Wolfram von Richthofen Estatu Nagusiko buruari. Teniente koronel hori izan zen operazio militarrean buruzagi nagusia. Baroiak 41 urte zituen 1936an penintsulara iritsi zenean. Manfred von Richthofenek «Baroi gorri» famatua zuen osaba, zein Lehen Mundu Gerran puntako pilotua izan baitzen. Richthofen legionarioak beren osabaren eskuadran hegan egin zuen, baita Hermann Göring orduko kapitainak ere. Azken hori bigarrena zen nazien artean, Adolf Hitler Führeraren atzetik. Göringek Aireko Ministerioa gidatzen zuen eta Aireko Indarrak bere ardurapean zeuden. Richthofenek ingeniaritza ikasia zuen karrera militarra egiteaz gain eta Göringek gidatzen zuen ministerioan Ikerkuntza eta Garapen sailean egiten zuen lan, azken horrek Legión Cóndorreko Estatu Nagusia gidatzea eskaini zion arte.
Hitler eta Göring bat zetozen frankisten alde milaka soldadu bidaltzeko iritzian, bere militarrek borrokaldirako esperientzia behar baitzuten. Ordurako Führerak bere herria oldarraldi handirako prestatu nahi zuen, 1923an argitaratutako “Mein Kampf” (nire borroka) bere liburuan azaltzen den bezalaxe. Hitlerrek Espainia faxista bat behar zuen Frantzia hego-mendebaldetik inguratu ahal izateko. Göringek, berriz, lurralde hispaniarra bere maniobrak probatu ahal izateko eremu erraldoitzat ikusten zuen.
Wolfram von Richthofenek gerorako utzi zuen beregerra egutegiko transkripzio bat. Gizon ozpindu eta ziniko baten lana da; bere esanean, oso bitarteko eskasekin eta aliatu traketsekin lan egin behar izan zuen, horren urduri zeuden bere agintarien nahia bete ahal izateko.
Joachim von Richthofenek ez zuen ahaidetasunik Estatu Nagusiko buruarekin, baina ingeniaria zen. Edozein nahaste saihestu ahal izateko, bere txostenak Richthofen 2 izenpean sinatzen zituen.
Von Richthofenek uko egin zion Bilbo etengabe bonbardatzeko Molak egin zion eskariari, bere logika militarraren barruan ez baitzegoen horren hiri garrantzitsua birrintzea, handik gutxira konkistatua izango zelako. Baina Galdakao eta Gernika bonbardatzea agindu zuen –Mola isilarazteko–.
1937ko apirilaren 26an 200 eta 1.600 lagun artean hil ziren raid hartan. Richthofenen zinismoa agerian geratzen da 1937ko maiatzaren 25ean idatzi zuen gutunean: «Gernikan, nahiko edukazio txarrez aritu nintzen, hala da», aitortu zuen idatzi hartan. Bere gerra egutegian, berriz, herriaren suntsiketa «gure bonben garaipen tekniko handia» izan zela agertu zuen.
2003an “Der Spiegel” astekari alemaniarrak beste von Richthofen bat deskubritu zuen, okupazioaren ondoren Gernikara iritsitakoa. Joachim von Richthofenek ez zuen ahaidetasunik Estatu Nagusiko buruarekin, baina ingeniaria zen. Edozein nahaste saihestu ahal izateko, bere txostenak Richthofen 2 izenpean sinatzen zituen. Lanetako bat Legioaren bonbek eragindako kalteak neurtzea zuen, eta bide batez, arma horien eta erabilitako taktiken eraginkortasuna zehaztea. Haren txostenaren arabera, Gernikan egin zen operazioa zehazki planifikatuta zegoen. Ez zien suntsiketa ez haizearen eraginari ez punteria txarrari egotzi. Aitzitik, helburua aukeratu ondoren erabili beharreko lehergailu kopurua eta mota zehazten zituen Wolframek, “suzko katastrofe” bat eragin ahal izateko, eta ondoren Joachim joaten zen jarritako helburuak bere abizen berekoak bete zituen ala ez zehaztera.
Gernikako bi von Richthofenen esperientziak berriro errepikatuko ziren Bigarren Mundu Gerran. Wolfram zelaiko mariskal aukeratu zuten gerra egiteko inolako eskrupulurik ez baitzuen, euskaldunen lurraldean egin bezalaxe. 1945eko uztailean hil zen, presoen esparru batean, burmuineko minbiziaren ondorioz. Joachimek gerra bukatu eta zenbait urtez iraun zuen, baita bere txostenek ere, zein egun esku pribatuetan baitaude, ikuskatu ahal izateko benetan agiri zailak.