Argazkia
Argazkia


Imajinakzio

Zazpiak bat

Andoni Esparza Leibar
Zazpiak Bat izeneko blasoia 1892. urtean sortu zen: Donibane Lohizunen ospatu behar ziren euskal festak iragartzen zituen kartelerako egin zuten, hain zuzen ere.
Dirudienez, Jean Jaurgain heraldikan aditua izan zen diseinuaren arduraduna. Herrialdeak irudikatzeko sei blasoi (bi Nafarroek bera dute eta) bildu zituen. Kontuan hartu behar da Lapurdi eta Zuberoak ez zutela aurretik ikur propiorik. Hegoaldeko lau antzinakoak errespetatu zituzten, inolako aldaketarik sartu gabe (ik. eskuineko kartelean agertzen den eredua).
Argazkia
Argazkia

[[javascript:AbrirVentanaScroll('muestra_foto.php?Foto=fotos_originales/4457a90853.jpg&Ancho=429.515418502&Alto=650','',650,429.515418502)|handitu]]

Laster Sabino Aranak ideia bereganatu zuen, aldaketa batzuk sartuz. Bata –aproposa, nire ustez– laurdenak ordena alfabetikoaren arabera jartzea izan zen, hau da, Arabakoarekin hasi Zuberoakoarekin bukatzeko.
Bestalde, eta 1894. urtetik aurrera, Bizkaiko blasoitik otsoak kentzea proposatu zuen. Oinarri historikorik gabeko jarrera hura, zoritxarrez, azkenean nagusitu zen. Bizkaiko blasoi zaharra zoragarria zen eta, egindako ebaketaren ondoren, historikoki faltsu eta estetikoki nahiko pobre gelditu da.
Hurrengo hamarkadetan eta irizpide berari jarraituz, saioak egin dira batzuen gustukoak ez diren irudiak kentzeko: erregea eta kanoiak Gipuzkoakoan, gaztelerazko esaldia Arabakoan eta zitori horia Lapurdikoan, azken hau frantziar monarkiaren adierazle dela pentsatuz.
Horrela heldu gara gaur egunean gehienetan erabiltzen den eredura. Zazpiak Bat berria, Udalbidek eta Udalbiltzak, adibidez, erabiltzen dutena (ik. ezkerreko irudia).
Diseinu aldetik, azken marrazki hau hobetu beharko litzateke. Ez da egokia «Euskal Herria» hitzak ezkutuaren barnean jartzea. Kanpoko aldean egon beharko lirateke, eredu zaharretan ikusten den bezala (baina gustu handiagoz, ahal bada).